Nor gara?
Eskaintza erakargarria eta berritzailea proposatzen dugu, oso aurrekari gutxi dituena, baina merkatu turistikoaren joerekin guztiz bat egiten duena: originaltasuna, “egiazkoa” denarekiko interesa, eta tokiko baliabideen balioa handitzea.
Eragin zuzena du tokiko garapenean. Herrietara jende gehiago joatea eragiten du, eta lanpostu berriak sortzen ditu, turismoaren arloan, jatorriz industria sektorekoak diren negozioetatik. “Bi batean” modukoa da, bi negozio instalazio berean, baina bisitariaren jakin-mina eta interesa errespetatuz. Gure nahia turistei produktu ekologikoak ezagutzeko eta horiez gozatzeko modua eskaintzea da; hau da, naturaren erritmoari jarraitzen dion bizi-adierazpen berria ezagutzeko aukera ematea. |