“Nafarroako Zapore Ekologikoak” Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteak (AEN) sortutako marka turistikoa da, eta bidaiariek euren aisialdiaren zati bat hainbat produktu ekologikoren ekoizpena ezagutzeko erabiltzea du helburu, ekoizpeneko instalazioetan bertan.

Noticias

» Nafarroako Gastronomiaren eta Osasunaren Bigarren Batzarra
Nafarroako Gastronomiaren eta Osasunaren Bigarren Batzarra antolatu berri dute. Datorren urriaren 1etik 3ra eginen dute Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian, Nafarroako Ostalaritzaren Erakusketarekin batera. etab.

» 2007ko mahats bilketa, "bezpera gelan"
Adituen arabera, 2007ko uzta iazkoa baino txikiagoa izanen da, urte osoan izandako baldintza klimatologiko gogorren eraginez, eta mahats mordoek lehenagotik zuten zantzu eskasarengatik. Hostoen indarra eta osasun egoera ona kontuan hartuta, mahatsa behar bezala heltzea espero dute. etab.
» Tomatea, berriro ere izarra
Gure mahaietan lurreko zaporerik onena izanen dugu berriro: tomatearena. Aurten, hala ere, atzerapenarekin etorriko da, eta txikiagoa izanen da. Beharrizan gastronomiko guztietarako balio du: gordinik, zopa hotzetan, zopa beroetan, saltsetan, errekietan, sorbeteetan, plater ezagunetako osagarri, etab.
» Udare eta sagar bilketa hasi da.
Uzta ona izanen da, eta sagarrak atzerapenarekin etorriko dira. etab.
» “Nafarroako Zapore Ekologikoak” marka turistikoa aurkeztu diote Nafarroako gizarteari
José Antonio Cruzen Estudioak (komunikazio eta turismoko aholkularitza) diseinatu duen marka da. Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteak (AEN) bultzatu du, eta Elkarte horrena da. Turistek Nafarroako produktu ekologikorik garrantzizkoenak egiten dituzten instalazioak bisitatzeko proposamena da (ardoa, olioa, ogia, kontserbak, fruta, barazkiak, etab.
» Zapore ekologikoen astea
Irailaren 18tik 23ra eginen dute, eta besteak beste, honako jarduera hauek bilduko ditu: Nafarroako eragile turistikoak trebatzeko bidaia (irailaren 19an), eskaintza turistiko berriari buruzko mahai-ingurua (irailaren 20an), eta bisitak instalazioetara (irailaren 23an).
» Irailaren 19a: Nafarroako eragile turistikoak trebatzeko bidaia
Allo Kontserbak, Gurmendi Fruituak eta Barazkiak, Quaderna Vía Upategiak, Lezaun Upategiak, eta Mendigorria Bio-okindegi Integrala bisitatuko dituzte.

» Mahai-ingurua: "Nafarroako Zapore Ekologikoak: proposamen turistiko berria"
Asteazkenean eginen dute, irailaren 20an, 18:30ean, Gazteluleku elkartean (Gaztelu Plaza, 15 – 1.a, Iruñea). Honako hauek hartuko dute parte bertan: Juan Ramón Corpas Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Javier Echarte Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak, Bernardo Royo irakasleak, Koldo Rodero eta Álex Múgica sukaldariek eta Edorta Lezaun Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteko presidenteak

» Proposamenak bisitak merkaturatuko dituztenentzako
Instalazioetako bisitak merkaturatuko dituztenen lana errazte aldera, Nafarroa zeharkatzen duten zenbait proposamen diseinatu ditugu. Honako hauek, esate baterako: “Ardoa, natura eta historia Pirinioen oinetan”, “Lizarra, gastronomia eta ardoa”, “Sorginak, ardoa eta Done Jakue bideko erromesak”, “Olioa, gastronomia eta artea Ebron” eta “Olioa, eta haizearen artea”
» 5 de octubre cena de Sabores ecológicos de Navarra en NH Iruña Park
Va a ser de estreno. Con un menú escogido para la ocasión, con los sabores ecológicos de Navarra, aceite, tomates, pimientos, pochas, cordero, helado, frutas... y maridado con los mejores vinos ecológicos de nuestra tierra. Por sólo 35 euros. Reservas en 948 176774.
Nafarroako Zapore Ekologikoak
info@saboresecologicos.com