“Nafarroako Zapore Ekologikoak” Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteak (AEN) sortutako marka turistikoa da, eta bidaiariek euren aisialdiaren zati bat hainbat produktu ekologikoren ekoizpena ezagutzeko erabiltzea du helburu, ekoizpeneko instalazioetan bertan.

Tomatea, berriro ere izarra.
» Gure mahaietan lurreko zaporerik onena izanen dugu berriro: tomatearena. Aurten, hala ere, atzerapenarekin etorriko da, eta txikiagoa izanen da. Beharrizan gastronomiko guztietarako balio du: gordinik, zopa hotzetan, zopa beroetan, saltsetan, errekietan, sorbeteetan, plater ezagunetako osagarri (hala nola ajoarrieroa, arkumea txilindronean, marmitakoa, escalibada...). Barietate asko ditugu, Nafarroako nekazaritza sistema guztietan modu ekologikoan hazten direnak. Milaka zapore eskaintzen dizkigu: azidoak, gozoak, gaziak, mikatzak, berdinik ez duten zaporeak. Kolore eta forma aukera zabala. Ez gaitezen konformatu industrietako kontserbako tomatearekin, ausart gaitezen egiazko tomateez gozatzen.
itzuli
bodegon
Nafarroako Zapore Ekologikoak
info@saboresecologicos.com