“Nafarroako Zapore Ekologikoak” Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteak (AEN) sortutako marka turistikoa da, eta bidaiariek euren aisialdiaren zati bat hainbat produktu ekologikoren ekoizpena ezagutzeko erabiltzea du helburu, ekoizpeneko instalazioetan bertan.

2007ko mahats bilketa, "bezperan"
» Adituen arabera, 2007ko uzta iazkoa baino txikiagoa izanen da, urte osoan izandako baldintza klimatologiko gogorren eraginez, eta mahats mordoek lehenagotik zuten zantzu eskasarengatik. Hostoen indarra eta osasun egoera ona kontuan hartuta, mahatsa behar bezala heltzea espero dute. Udako meteorologia dela-eta, mahats bilketa nolabaiteko atzerapenarekin eginen dute.
Datorren astean hasiko dira heltze kontrolak egiten, barietate goiztiarrenekin: Chardonnay eta Merlot. Eta upategietan, hurrengo uzta jaso aurretiko garbiketa eta prestaketa lanak amaituko dituzte.
itzuli
 
bodegon
Nafarroako Zapore Ekologikoak
info@saboresecologicos.com