“Nafarroako Zapore Ekologikoak” Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteak (AEN) sortutako marka turistikoa da, eta bidaiariek euren aisialdiaren zati bat hainbat produktu ekologikoren ekoizpena ezagutzeko erabiltzea du helburu, ekoizpeneko instalazioetan bertan.
Mendigorria Bio-okindegi Integrala
Mendigorria Bio-okindegi Integralean ogi, opil eta gaileta biologikoak egiten dituzte, planeta, osasuna, gizakia eta dasta errespetatzen dutenak. Artea, kalitatea eta errespetua bateratzen dira produktu bakarra eta egiazkoa sortzeko, dioena den produktua sortzeko. Gari, espelta edo zekale irinaz egiten dute ogia, ogi integrala edo zuria, hainbat formarekin (moldeen forma, barrak, biribila...). Opilei dagokienez, azukredunak eta azukrerik gabeak egiten dituzte, arrautzarik gabeak, zuntz ugarikoak (linazitik eratorriak), etab.
Produktuak
gari, espelta edo zekale irinaz egindako ogia, opil azukredunak edo azukrerik gabeak. Produktu freskoak eta lehorrak
Bisitak Mendigorria Bio-okindegira

Okindegia bisitatu daiteke. Era berean, produktuei eta ekoizpeneko teknikei buruzko azalpenak jaso edo produktu dasta egin daiteke, infusio harrigarriren batekin.
Harremanetarako telefonoak 948 341 292 eta 654 504 319
Bisita egunak Astelehenetik larunbatera. Igandetan, aurretiko hitzorduarekin
Bisiten ordutegia Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00etara
Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara
Aristu Upategiak Irunberri
Aroa Ardoak eta Mahastiak Zurukuain
Azpea Upategiak Irunberri
Lezaun Upategiak Lakar
Quaderna Via Ardoak eta Mahastiak Iguzkitza
Biurko Gorri Upategiak Bargota
Gumendi Fruituak eta Barazkiak Lodosa
Queiles Etxaldea Monteagudo
Mendigorria Bio-okindegi Integrala Mendigorria
Mendigorria Bio-okindegia
Martin Salvador 27, 31150 MENDIGORRIA Nafarroa
Tel: 948 341 292
Mvl: 654 504 319
info@bioandelos.com Web: www.bioandelos.com
Pan, galletas, bollos, etc.
Mendigorría
Vindeo
Nafarroako Zapore Ekologikoak
info@saboresecologicos.com