| Gumendi fruituak eta barazkiak |
| 1992an sortu zen, eta harrezkero, Gumiel y Mendía SL ekoizpen ekologikoan jardun da, soil-soilik, Lodosan, Ebro ibaiaren ibarrean. Jarduera nagusiak bi dira: Gumendi markako produktu ekologikoen lanketa eta merkaturatzea, eta potoko produktuen aukera zabalaren banaketa (nekazaritza ekologikokoak horiek ere). Laboreak eta ekoizpen prozesuak ziurtatuta ditu, Nekazaritzako Produkzio Ekologikoari buruz Europar Batasunean indarrean dagoen legediaren arabera. Fruituak eta barazkiak ekoizteko 50 hektarea ditu enpresak, eta horiei beste 200 hektarea gehitu behar zaizkie, lankidetzan jarduten diren dozena bat nekazarirenak. |
| Produktuak |
| Udarea, sagarra, mertxika, buru-aza, azalorea, brokolia, letxuga, tomatea, tipula, patata, porrua, kuiatxoa, piperra, lekak, landare kontserbak, pasta, lekalea, esnekiak, arroza, olioa... |
Bisitak Gumendira
Gurmendik 3.500 metro koadroko instalazioak ditu Lodosan, eta ondorioz, produktuak baldintza ezin hobeetan biltegiratu, mantendu eta merkaturatu ditzake, eta kontsumitzaileari ahalik eta horniketa onena eskain diezaioke. Aipaturiko instalazioak bisitatu daitezke, enpresaren jarduna lehen eskutik ezagutzeko, eta zenbait produktu dastatzeko.
|
| Informazioa eta erreserbak |
948 693 043 |
| Bisita egunak |
Astelehenetik larunbatera. Igandetan, aurretiko hitzorduarekin |
| Bisiten ordutegia |
Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00etara
Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara |
|
|