“Nafarroako Zapore Ekologikoak”Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteak (AEN) sortutako marka turistikoa da, eta bidaiariek euren aisialdiaren zati bat hainbat produktu ekologikoren ekoizpena ezagutzeko erabiltzea du helburu, ekoizpeneko instalazioetan bertan.
Azpea Upategiak 18 hektarea ditu, eta 1999az geroztik nekazaritza ekologikoan ari dira, kalitate handiko ardoak egiten, lurraldearen ezaugarrien adierazpen bizi gisa.
Produktuak
Azpea: Beltz Gaztea, Beltzen aukera gorena, Gorria eta Mahats-bilketa Berantiarreko Moskatelarekin egindako Ardo Gozoa.
Bisita Upategira eta Jatetxera
Nekazaritza ekologikoko mahastiak eta familiaren upategia bisitatu daitezke.
Upategiak Jatetxe-Erretegia du, eta bertan denboraldiko menua eskaintzen dute, tradiziozko gastronomiakoa
.