“Nafarroako Zapore Ekologikoak” Nafarroako Nekazaritza Ekologikoko Enpresen Elkarteak (AEN) sortutako marka turistikoa da, eta bidaiariek euren aisialdiaren zati bat hainbat produktu ekologikoren ekoizpena ezagutzeko erabiltzea du helburu, ekoizpeneko instalazioetan bertan.
Aroa mahastiak eta ardo ekologikoak
Nafarroako erdialdean dauden 3 mahastitako (Aritzarotz, Ernobeleta eta Burunziain) lan mimatua islatzen du AROAk. Bertan, ardo beltza egiteko hiru barietate lantzen dituzte (Tempranillo, Merlot eta Cabernet Sauvignon). Uztak txikiak dira, eta produktu kimikorik gabeko nekazaritzaren bidez ahalik eta kalitaterik oneneko mahatsa ekoiztea dute helburu. “Terroir”-aren ideiaren aldekoak dira; hots, ardoak jaiolekuaren berri ematearen aldekoak, ardoak gorputza, arima, eta izaera izatearen aldekoak, laborategiko gehigarririk gabe. Ardo handiak, upategi txikiak. Urtean 60.000-70.000 botila egiten dituzte (ardo beltza), batez beste.
Produktuak
Aroa: Gaztea, Upela, Ondua, eta Ondu Berezia.
Otare: Gaztea eta Ondua.
Bisitak “Aroa mahasti eta ardo ekologikoak”-era

Nekazaritza ekologikoko mahastietara (16 hektarea) egiten dira bisitak. Mahastiak Zurukuain inguruan daude, Lizarraldeko Deierri Ibarrean. Lakarren XVII. mendeko eraikin batean dauden upategiak ere bisitatzen dira.
Informazioa eta erreserbak 948 555 394
Bisita egunak Astelehenetik larunbatera. Igandetan, aurretiko hitzorduarekin
Bisiten ordutegia Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00etara
Ostiral eta larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara
Aristu Upategiak Irunberri
Aroa Ardoak eta Mahastiak Zurukuain
Azpea Upategiak Irunberri
Lezaun Upategiak Lakar
Quaderna Via Ardoak eta Mahastiak Iguzkitza
Biurko Gorri Upategiak Bargota
Gumendi Fruituak eta Barazkiak Lodosa
Queiles Etxaldea Monteagudo
Mendigorria Bio-okindegi Integrala Mendigorria
Aroa ardo ekologikoak
Zurukoain 31292 DEIERRI Nafarroa
Tel: 948 555394
Fax: 948 555395
Email:info@aroawines.com
Web: www.aroawines.com
Vinedo
Bodega
Vindeo
Nafarroako Zapore Ekologikoak
info@saboresecologicos.com